We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Sinergia

by Passepartout

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Orain 03:07
Dena isiltasun eza baina irri mutuak bidaltzen dira hartu lur zatitxo bat noiz ukitu zenuen azkena sutan dira zuhaitz atzerritarrak eskolan hazi aurretik hezi ezinegonak Ba al daukazu aterperik ba al da txokorik libre ideiak soineko gabe esan nor zaren Etsipeneraino galdu diren haiek ez dute aurkitzen beharrik apurrak jaso gabe utzi dituzte nor bere zoriona apurka xahutzen doa Ba al daukazu aterperik ba al da txokorik libre ideiak soineko gabe esan nor zaren Etzaude bakarrik orain (x3) Ez gaude bakarrik orain
2.
Une 03:02
3.
Nekrologia 04:12
Sukarra da kutxatzailea auto atzean botata abiaduraz bueltaka Esku batek kolpatu nau. atera gara bidetik soinu eta kristal artetik (denborarik ez da) Erregai guztia bota. Aldendu ta piztu zotza. Ikusi sua, usaindu kea, edertasuna dena. Itxi eskuak, egin deiadar, sua... ooh Ikusi sua, usaindu kea, edertasuna dena. Itxi eskuak, egin deiadar, sua!
4.
Lur Zuri 04:08
Lore zuriak datoz arrats oste honetan Irripar handiekin maitasun hutsetan benetako amodioa lakar dagoela garbi dago bizi uste birtualetan Gotorleku guztiak irin koxkorrak dira estalki bat bestearen azpira onespen hutsala erregai ustela ase ezinean harrotasuna da lehentasun goibela motela kapela orbela ustela bertatik usaindu dezaket zorua luzaidazu eskua begiekin ukitu, ikus dezadan Esnatzen naizenean hasiko naiz pentsatzen Eraman ninduten ur korronteak uztartzen zilbor azpitik irten da zamak arintzen urradurak dauzkat eta ez naiz hortaz lotsatzen Denak urrea dirudien arren sekula jakin al dugu naturala baloratzen ta segi itsutu gabe gardenak izaten diharduten haien bizipen guztiak kritikatzen beratatik usaindu nazake zoruak hortzak estutu gogor lohiak jasan nazadan guztiz esnatzean izanak, ezinak agerian ta guztiz esna gaudenean ta guztiz esna oh ta guztiz esna aurkitzen ezin dugu ezin utzi (x3) itzaltzen Ez dakit noiztik baina lokarturik gaude bizi paraleloetan errealitateak proiektatzen egunsenti ilegorriak otordu apainduak irripar zuzenak eta begi ederrak eta bitartean lo daude Lo daude zauriak lo zailtasun da eroriak lo bihotz hautsiak eta heziak lo beldurraren geziak lo gizaki egiten gaituzten inperfekzio eder guztiak
5.
Egun 03:00
6.
Otsuna 03:53
Ez irten orain Otsoak dabiltza Mugatik hara Otsoak dabiltza Ausardia gorde Otsoak gose dira Basati libre Otsoak dabiltza Ohialak erantzita irtetzen bazara jan egingo zaituzte esan ziguten ________________ Irentsi ditut orma guztiak zoruak gose ditut ordea Itolarriak zetazko oihalak Negua nahi dut nire azalean Ikusmira basatia Piztia pizten sentitzen dut gorputz barruan oooh basoan ihesi haitzetik urrun otso naiz
7.
Irisak 03:48
Esnatu jaiki eutsi arnasari berriz igo sokara Nahiak beharrak itxurak eta iritziak eutsi oreka begira ari dira labana jardunak beraien hutsuneak bete nahian antzeztu ohikoa zure erpuru sorta gaur ere ez da nahikoa Begiratu iparrera laztana Ez al da nahikoa? Korapiloa esteetan Sua… Grisaren sargore sarkorrak hartu du filmaren fotograma bakoitza Ez dago ezagunik ez lagunik atrezzoa nabarmenegia egiten ari da Begiratu iparrera laztana, ez al da nahikoa? Korapiloa esteetan Suetena amaitu egin da Iparretikan datorren argiak Argitu ditu fotograma grisak Barrutik sua zara eta distirak Argitu ditu irisak
8.
Gau 01:40
9.
Ran 04:03
Gauean urrunean zu al zara izarretan keinuka dabilen hura sakonetan samina harrotu da Orain bai, ondo dakit zer den hori munduak banan-banan berreraiki norbera bere buruari ihesi Egin lo Egin lo Egin lo Egin lo Zaindu ninduzun bezela Inoiz zainduko al nauzu Antzeztu dezagun estali gaitezen harriak poltsikoetan ohituta gaude urak bare mantentzen Ez, ondo dakit munduak banan-banan berreraiki norbera bere buruari ihesi Egin lo Egin lo Egin lo Egin lo Zaindu ninduzun bezela inoiz zainduko al nauzu
10.
Arnas 03:40
Arnas hori eztarrira igo aurretik ikusi: jauzi gabe ez dago egirik ta ez al zaude nirekin ausarta zara badakit egurats zabal gorrian oraindik goizo dirudi Planeta berriak kantoi bakoitzean irekitzen den ate batek ixten ditu mila beraz hartu abantara bizia egin jauzi orain Dena zeure egin duzula sentitzen duzun momentu hura Orain da momentua hauxe da bizitzea onespenaren zain eserita dauden haiek sustraiak otordutan Dena zeure egin duzula sentitzen duzun momentu hura oroimenetan itotzeak ez dauka tokirik mendartean haizea dagoenean Dena zeure egin duzula sentitzen duzun momentu hura mendartean haizea dagoen bitarte honetan arnasa izango naiz zure bularraren muinean
11.
Berez 03:25
Hik ez daukak berez arazorik sexu bereko harremanekin baino hire aurrean ezin duk ikusi maitasun adierazpenik Hik ez daukak berez zer esanik baina gona motz horrekin probokatzera irten omen da neska txiki hori besteen biziekin betetzen duk hire bizi eza Arrazismo hitza etzatorrek hire hiztegian baina norbera bere tokian gu hemen haiek han horrelakoa haiz zeharkako nortasuna aurpegira baino bizkarrera Guu ala zuu ez daukagu lotsatu beharrik hi ala ni norbera bere berezitasunekin Aniztasuna da bidea askatasuna helburua berez-ik gabe erraza da bereziak gara hutsuneak bete nahian inguruan akats bila hutsuneak bete nahian ez al dauzkak mila hutsuneak jantzi nahian trapu zarrekin estalita hutsuneak jantzi nahian ez al dauzkak mila Guu ala zuu ez daukagu lotsatu beharrik hi ala ni norbera bere berezitasunekin Aniztasuna da bidea askatasuna helburua berez-ik gabe erraza da bereziak gara
12.
2049 03:43
Hankak hautsita dauzkat guda honen ostean hustu nauzu Eta berriz hautsa eta berriz ilundu du baina bada nonbait iluntasun honetan bizia ematen didan epeltasun unea Norantza jakin gabe ziur bezain trakets astun ditudan arren, oinak berriz erantzuten grin hori arnastea irrikatzen Ahots hari zurrun bat zenbat denbora zu hemendik ikusi gabe iritsi naiz mugara iritsi naiz zugana

credits

released April 9, 2018

license

all rights reserved

tags

about

Passepartout Azkoitia, Spain

contact / help

Contact Passepartout

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Passepartout, you may also like: